Nafarroan eraiki nahi diren hainbat parke eolikoen aurka egiteko eta energia burujabetza aldarrikatzeko jaio zen Haize Berriak plataforma. Eskualde desberdinetako jendeak osatzen du taldea, tartean Anotzibarko herritarrak ere badaude. Maiatzean eta ekainean zehar bost mendi martxa eta ultra korrika bat eginen dituzte eskualde desberdinetan.