Zer nabarmentzen duzue zuen programan?
Oinarrizko azpiegitura zerbitzuak hobetu nahi ditugu: ur sarea hobetu eta Interneterako kalitatezko Banda Zabala ezarri, esate baterako.
Gizarte politikan zerbitzu sozialen programa guztietan lan eginen dugu.
Euskarari dagokionez hizkuntzaren promozioan, irakaskuntzan eta berreskurapenean gehien inbertitzen dugun Udala gara, gure aurrekontuari proportzionalki.
Ondare materiala eta immateriala berreskuratu eta zaindu nahi dugu, gainera. San Urbanoko ermita kultura egitasmoendako gune gisa bultzatu nahi dugu.
Bukatzeko, aspalditik egin dugun bezala, kontzejuekin elkarlanean jarraituko dugu, bizilagunen eskaerei erantzuna emateko.
Demografiak behera egin du azken urteotan gure eskualdean, honi aurre egiteko neurririk jarriko al duzue martxan?
Gure kasuan egonkor mantentzen gara populazioari dagokionez. Hiriak jendea erakartzeko duen indarraz konturatzen gara, batez ere gazteengan, eskaintzen dituen zerbitzuengatik, aisialdian bereziki, nahiz eta etxebizitzaren prezioa oso altua izan.
Zein da euskararekiko zuen jarrera?
Esan bezala, urteak daramatzagu euskararen erabileraren, berreskurapenaren eta irakaskuntzaren aldeko politikak sustatzen. Oso konsziente gara gure hizkuntza errealitateaz, geroz eta globalizatuagoa den inguru batean, hizkuntza txikituetan okerrerako eragina duena.