Hainbeste gatza bota izan da neguetako elurte eta izozteetan, non karrika guziak hondaturik baitaude.
Bai, Kontzejuak karrikak berritu nahi, baina diru-laguntzarik ez dutela erdietsi eta plaza konpontzearekin konforme.
Hori ba, Plaza konpondu berri dute, 110.000 euroko aurrekontuarekin (22.000 euroko subentzio bat erdietsi zuten nahi zenerako eta lan honetan gastatzea erabaki)
Plazaren konponketa dela eta, bertan pasatzen diren lur barneko zerbitzu guziak ere berritu dituzte, karrika guziak berritzean berriz irekitzen ez hasteko.
Doneztebeko Mariezcurrena enpresak egin ditu lanak, orain berriki bukatuak.
Ea hurrengo txandan karriketarako diru-laguntzak erdiesten dituzuen!!!