Lanzkoak hasiko dira lehenbizi, ostegunean. Goizean goizetik emanen diote hasiera bestari, gainera, 8:00etan jaurtiko baitute suziria eta tradizioa bihurtu duten eskolako autobusaren entzierroa. Bazkarian, alde batetik gazteak bilduko dira eta bestetik emakumeak. Ondoren, umeendako puzgarriak eta apar-festa ere izanen dute, besteak beste.
Ostiralean herri bazkariarekin hasiko da besta eta mus txapelketa ere eginen dute. Musikan Trikiteens nabarmendu dezakegu, baina mariatxiak eta DJ ere izanen dute.
Larunbata ere ekimenez beterik dator. Katiuska jaurtiketa izanen da dibertigarrienetakoa, herritarrak mozorroturik parte hartzen baitute lehian, gainera. Errondaz gain animalien feria ere izanen dira eta baita musa, afaria, eta musika.
Amaitzeko, igandean pilotaren eguna izanen da, hainbat partidarekin; eta, mus txapelketako finala ere jokatuko da. Baina goizago amaituko da jardunaldia, hurrengoa eskola eguna baita. Bestei bukaera emateko meza eta luntxa izanen dute astelehenean.
Egitaraua osorik:
