Haur lasterketarekin, goizeko 10:00etan eman zioten hasiera txikiendako eta helduondako antolatutako egitarauari.
Ondoren, herriko trikitilariekin kalejira, talo jatea, haurrendako herri kirolak, eta hainbat eta hainbat ekimen izan zituzten.
Hori guztia, herri bazkaria baino lehen. Bazkalondoan, umeendako tailerrak ere izan zituzten, eta, musika. Herri afariarekin amaitu zuten eguna.