Atzo hasi ziren Lanzko eta Iraizozko bestak

Amezti.eus 2023ko ira. 15a, 11:56
Maiatza jartzen, Iraizotz

Astelehenera arte iraungo dute Iraizozkoak eta igandean bukatuko dira Lanzkoak.

Ordu batetan maiatza jarriko dute gaur, ostiralarekin. Ondoren, gazte bazkaria eta kopeoa izanen dituzte. Haurrek ere hainbat ekimenataz gozatu ahalko dute: txokolatada, puzgarriak eta beraien mus txapelketa izanen baitute. Musika, Trikidantzek jarriko du gaur, 20:30ean eta 23:30etatik aurrera. Zezensuzkoa ez da faltako eta gaur, afaltzeko, ostatuan bokatada eginen dute. Baina, esan bezala, astelehenera arte besta egun asko dituzte Iraizotzen. Ikusi egitaraua:

Asteartean, hamarretakoa ere antolatu dute, ondoren dena jasotzeko.

Atzo, Lanzko bestak ere hasi ziren. Goiz gainera, 8:00etan jaurti zuten suziria, eta, ondoren, hamaiketakoa, emakumezkoen eta gazteen bazkaria, musika, puzgarriak eta bingoa izan zuten.

Orain bermuan izanen dira, eta, ondoren, herri bazkaria izanen dute. Gainera, musika asko, Los Tenampas-ekin eta DJ Bakorekin. Bihar izanen da egun handiena, eta, ekimenak igandera arte luzatuko dira. Ikusi: