Kolaborazioa

Olentzero laguntzaileren bila dira Lantzen

Amezti.eus 2019ko aza. 27a, 10:27

Luis Mariñelarena Lanzko berriemaileak ekarri dizkigu bertako azkeneko kontuak, eta esan digunez Olentzero laguntzailea behar dute abenduaren 24erako.

Urtero Baztango mutiko bat etortzen zen, baina aurten ezin izan du eta Olentzero laguntzaileren faltan daude. Norbaitek interesa balu irratira deitu dezake 948 50 32 32 telefonora edo 689 033 000 mugikorrera, eta haiekin jarriko diogu kontaktuan. Ordaintzeko prest ere badaudela esan digute.