Zer nabarmentzen duzue zuen programan?
Talde bakarra aurkezten da Lantzen, Lanzko Talde Independientea, eta betiko alderdi politikoen interesak baztertuz udala kudeatzen duten bost bizilagunek osatzen dute. Izango ditugun lan nagusien artean, hurrengo hauek izanen ditugu: baliabideen kudeaketa, legealdian sortzen diren gaien jarraipena eta sortzen ahal diren egoeretan Lantz ordezkatu.
Demografiak behera egin du azken urteotan gure eskualdean, honi aurre egiteko neurririk jarriko al duzue martxan?
Gaur egun aberastasun garai bat bizi dugu demografiari dagokionez,ume asko eta familia gazte ugari dago herrian, bertan mugitzen direnak. Sortzen diren egitasmoetan parte hartzen dute eta giro polita izaten da adin guztietako bizilagunen artean.
Zein da euskararekiko zuen jarrera?
Aurkezten diren egitasmo guztiak babestuko ditugu eta bere erabilera sustatuko dugu. Inguruko beste hainbat herritan bezala, Lantzek euskaraz hitz egiteko gai ez den heldu kopuru handia badu, baina ia ume guztiek dakite euskaraz hitz egiten, erabilera haien artean sustatuz hasten ahal gara lanean.