Emanaldi berezia Lanzko jaietan

Amezti.eus 2018ko ira. 19a, 18:09

Ikusle ugari bildu zuen kontzertuak
Gu Rockandiak taldean Beñat Larrayoz, Jone Larrayoz, Amaia Mariñelarena, Jaione Mariñelarena, Ane Erice, Iñaki Sarasibar, Peio Mariñelarena eta Xabier Jubera daude
Nieves Urrutia Orellarekin ensaiatu dute udan zehar, Lanzko Bordakoa da bera, eta Burlatako Sol Sostenido eskolako irakaslea
Polinesa kantatu zutenean herriko txikiek eta kilikiek lagundu zieten Gu Rockandiak taldeari
Ikusle ugari bildu zuen kontzertuak

Gu Rockandiak eskaini zuten emanaldia larunbatean. Uda osoan zehar prestatzen egon ziren, eta ikusle ugari bildu zituzten.

 

Gu Rockandiak taldean Beñat Larrayoz, Jone Larrayoz, Amaia Mariñelarena, Jaione Mariñelarena, Ane Erice, Iñaki Sarasibar, Peio Mariñelarena eta Xabier Jubera daude. Uda osoan zehar egon dira ensaiatzen, Nieves Urrutia Orella irakasleak lagunduta, Lanzko Bordakoa. Urrutia Burlatako Sol Sostenido musika eskolan irakasten du, eta gazte hauek gidatu ditu ekitaldia prestatzeko.

Ikusle ugari hurbildu ziren taldea ikustera, eta genero askotariko kantak entzun ahal izan zituzten: Hemendik At-en Orain da edota Izaroren Aske Maite, esate baterako, baita Ed Sheeranen Perfect eta Aitana War-en Lo Malo, ere. Polinesa batekin bukatu zuten non herriko txikiek ere kantatu zuten: Saioa, Ibai, Mara, Iker, Josu, Alaine, Tasio, Eñaut, Izaro, Irati eta Belate.

 

*Argazkiak J. Enrique Olcozek bidali dizkigu