Umeak eskolara joan aurretik bota zuten suziria Lantzen

Amezti.eus 2018ko irailaren 17a

Miren Urritza Erbitik, Matxinekoa, suziria bota zuen momentua

Miren Urritza Erbitik, Matxinekoa, bota zuen Lanzko jaiak abiarazi zituen suziria. Ostegunean, goizeko 8:00etan bota zuen, umeek Larraintzarko ikastetxera eramango zituen autobusa hartu baino lehen. Horrela, eskola eguna baitzen, jaiaren hasiera ikusteko aukera izan zuten.