Goiz hasiko dira larunbatean, frontenis txapelketarekin. Eta mus txapelketa ere izanen dute egun horretan. Gainera, erronda eta dantzaldiak Kinteroren eskutik. Afaria autogestionatua izanen da.
Gainera, Xalbador Madariaga akordeonistari eta urteetan herriko pestetan etorri denari omenaldia eginen zaio, larunbatean ere, 21:30ean.
Igandean txapela jaurtiketaren, sokatiraren eta tortilla patata lehiaketaren txanda etorriko da. Irabazleei sariak eman ondoren, haurrei eta gaztetxoei zuzendua izanen da arratsaldeko egitaraua.
Ekimen guztiak ikusteko:
