Oskotzen ospatuko da aurtengo Imozko Eguna, uztailaren 25ean

Amezti.eus 2026ko uztailaren 17a

Uztailaren 25ean ospatuko da aurtengo Imozko Eguna, Oskozko festekin batera. Imozko Udala, Oskozko Kontzejua eta Etxe Ondo elkarteak egitarau ederra antolatu dute astebururako. 

Goizeko 12:30ean emanen diote Imozko Egunari hasiera larunbatean, harri jasotzaileen eta aizkolarien erakustaldiarekin. Goizean zehar, gainera, Jan Talo foodtruckeko talo goxoak dastatzeko aukera izanen da. Eguerdiko 14:30ean herri bazkaria izanen da, eta Julen Cobos akordeoilariak girotuko du bazkalondoa. 

Arratsaldeko 18:00etan Tramankulu jolasak izanen dira, eta 19:30ean, Jon, Jaione eta seme-alaben kontzertua izanen da. 21:00etan hanburgesa-afaria izanen da (bazkariko txartelarekin, doan), eta ordu berean hasiko da DJ Bako-ren emanaldia ere. Goizeko  04:00etan txistor jatea eginen dute ordu arte irauten dutenek. 

Bazkarian izena emateko epea uztailaren 22an amaituko da, eta 630 42 44 26 telefonora idatzi beharra dago. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/ifs/imozko_eguna.jpg

Oskozko festak, ostiraletik aurrera

Larunbatean izanen da Imozko Eguna, baina ostiralean hasiko dira Oskozko festak. Eguerdiko 14:00etan suziria botako dute, eta segidan herri bazkaria eginen dute. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera mkus eta partxis txapelketak izanen dituzte, 19:00etan erronda, eta 23:30ean Kapitan General DJ-a. Goizaldeko 05:00etan txistor jana eginen dute, ohitura onei eutsiz. 

Igandean bukatuko dira festak Oskotzen: 13:00etan auzatea eginen dute, 13:30ean toka txapelketa, eta arratsaldeko 19:30ean A Toda Madre mariatxiak izanen dira. 21:30ean saiheski afariarekin emanen diote bukaera festei. Asteburu osoan haurrendako puzgarriak ere izanen dira. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/sCr/oskozko_festak.jpg