Bluesaren damak eta 'minstrel' arrazistak

Amezti.eus 2025ko urr. 23a, 11:00

'Disidentziak musikan' kolaborazioa estreinadu dugu gaur Oihana Fernandez abeslariarekin. Lehen kolaborazio honetara bluesaren damak ekarri dizkigu. 

1900. urte inguruan 'minstrel' delakoak jarri ziren boladan AEBetan: antzerki modukoak ziren, baina bertan aktore zuriek pertsona beltzak imitatzen zituzten, haiek barregarri utziz. Gerora, aktore beltzak ere hasi ziren minstreletan parte hartzen, baina haiei ere aurpegia pintatzen zieten. 

Minstreletan hasi ziren bluesaren lehendabiziko damak publiko aurrean abesten, eta hortik egin ziren ezagun horietako asko. Hurrengo urteetan grabaketak egin eta diska asko salduko zituzten batzuk. Bluesaren dama hauek, ordea, esklabu beltzen bilobak zirenak, arrazakareriaren aurpegi latza ezagutu zuten, eta disidentzia ez ziren horretan bakarrik izan:  askok derrigorrezko heterosexualitatearen eta familia eredu nuklearraren atzaparretatik ihes egin eta haien abestien letretan aldarrikatu zuten. 

Gaurko abestien zerrenda: 

-Ma Rainey - Prove it on me blues

-Mamie Smith - Crazy blues

-Bessie Smith - Down hearted blues

-Mattie May Thomas - Dangerous blues