Oskozko pestak hasiko dira bihar

Amezti.eus 2025ko uzt. 24a, 15:39

Bihar, uztailaren 25ean, 14:00etan hasiko dira, suziriarekin; eta, igandera arte ekimenez bete dute egitaraua. 

Suziria bota bezain pronto herri bazkaria izanen dute. Eta, ohiko errondei, kontzertuei eta musikari desafioak, txapelketak eta kirola batuko zaizkie. Izan ere, mus eta partxis txapelketa izanen dute bihar, lehenengo egunean. Larunbatean, txapela jaurtiketa eta Muskitzen aurkako lasto fardo desafioa nabarmenduko ditugu; eta, igandean pilota partidak osatuko dute pesta. 

Musikari dagokionez, Jaione eta seme-alabak taldeak kontzertua eskainiko dute larunbatean, 20:00etan; eta, igandean, Los Tajudos del Norte mariatxi taldea izanen da, 19:30ean. Ostiralean eta igandean, bietan, DJ batek jarriko du musika gauean. 

Hemen duzue egitaraua osorik: