Goldarazko pestak ere, asteburuan

Amezti.eus 2024ko irailaren 2a

Artxibo irudia. 2018ko pestak.

Etxalekukoak bukatu berri dira baina Imotzen ez dira pestak bukatzen. Asteburu honetan, Zarranzkoekin batera, Goldarazko pestak dituzte.

Irailaren 6an, ostiralarekin, izanen da suziria, 20:00etan. Eta, ondoren, erronda eta afari autogestionatua izanen da. Igandera bitartean, dena den, hainbat eta hainbat ekimen izanen dira. Mus txapelketa, tortilla patata lehiaketa, soka tira eta txapela jaurtiketa; eta, guztia, musikaz girotuta, noski. Hemen duzue egitaraua osorik:

Ostiraletik igandera bitartean, Goldarazko pestak, beraz; Zarranzkoekin batera izanen dira larunbatean. Ondoren, Muskizko pestak besterik ez dira geldituko Imotzen, udazkenarekin izaten dira Muskizkoak, Imozko azken pestak.