Bihar hasiko dira Latasako pestak

Amezti.eus 2024ko abuztuaren 2a

Asteburu honetan, hau da, abuztuaren 3tik 4ra ospatuko dira Latasako pestak. Bi eguneko egitarau honetan, adin eta gustu guztietarako planak eskeiniko dira.

Abuztuaren 3an, larunbata, goizeko 10:00etan puzgarriak izanen dira. Beranduago, 11:00etan Gartzarongo esku pilota txapelketako partida jokatuko dute Imozko frontoian. 14:00etan herri bazkaria, eta bazkalostean mus txapelketa alde batetik eta bestetik, partxis txapelketa, biak arratsaldeko 17:30etan. Gero, 19:30etan bingoa izanen da. 20:00etan dantzatzeko musika Dj Oixaniren eskutik.  Eta gaueko 22:00etan afari herrikoia (12€tan, paella eta postrea). 00:30etan Dj Oixaniren eskutik berriro ere dantzatzeko musika. Eta larunbatarekin amaitzeko, goizeko 05:00etan txistorra eta urdaia eskeiniko da.

Abuztuaren 4an, igandea, goizeko 11:00etan Imozko frontoian esku pilota partidak jokatuko dira, Ados Pilota Udara Caixabank txapelketaren barne: Aldaregia-Galeano vs Iturriaga-Agirre. 13:00etan aperetiboa, zuzeneko musika giroarekin. Beranduago, 17:30etan mus txapelketaren finala jokatuko da. Ondoren, 19:00etan, txokolatada herrikoia bizkotxoarekin eskeiniko da. Eta, ordu berean, bingoa ere izanen da. 19:30etan dantzatzeko musika Dj Oixaniren eskutik. Eta gaueko 23:00etan emango zaie amaiera Latasako pestei.