Asteartean hasiko dira Etxalekuko pestak

Amezti.eus 2023ko abu. 25a, 13:13
2019ko pesten irudia

Ostiraletik aurrera izanen da pesten egitarauaren gehiengoa. Baina, motorrak berotzeko, asteartetik badituzte ekimenak.

Asteartean eta asteazkenean dantza ikastaroa izanen da 19:00etatik aurrera. Eta, ostegunean, afaria eta zinema.

Esan bezala, ostiraletik aurrera hasiko da egitaraua betetzen. Xake eta tortilla txapelketak, zezensuzkoa, herri afaria eta iluntzean, musika.

Larunbatean, egun osoko egitaraua izanen da, 11:00etatik aurrera umeendako jolasekin. Herri bazkariaren ondoren Los tajudos del norte mariatxiek girotuko dute arratsaldea. Eta, ondoren, mozorro dantzaldiaren txanda izanen da. Iluntzean Gabenararekin eta DJ-ekin luzatuko da gaueko parranda.

Igandean, pilota partidekin batera, dantza afrikarrak nabarmenduko ditugu, Baobab taldearekin. 21:00etan izanen da gaixoa ni.

Hemen duzue egitaraua osorik: