Larraintzarko eta Latasako pestak, asteburuan

Amezti.eus 2023ko abuztuaren 1a

2019ko pestak, Larraintzarren

Uda aurrera doa eta herrietako pestak ere bai. Asteburu honetan Latasan (Imotz) eta Larraintzarren (Ultzama) izanen dira.

Lehenengo Larraintzarren hasiko dira, ostegunean. Txupinazoa 20:00etan izanen da eta, ondoren, kontzertua izanen da ostatuan; eta, herri afaria, elkartean. Gero, egunez eta gauez luzatuko da pesta ostiralean, larunbatean eta igandean. Hemen duzue egitaraua osorik: 

Latasan (Imotz) larunbatean izanen da egun handia. Puzgarriak, pilota partidak, herri bazkaria, mus, bingo eta musika izanen dituzte. Eta, Igandean amaituko dira pestak, hainbat ekimenekin. Ikusi guztiak: