Goldarazko pestak ere izanen dira asteburu honetan

Amezti.eus 2022ko ira. 6a, 12:32

Osteguneko meza eta prozesioaren ondoren, ostiralean izanen dute suziria, eta hortik aurrera ekimenez beteriko egitaraua igandera arte.

Suziriaren ondoren erronda eta bertso afaria izanen dute ostiralean Goldaratzen. Sarai Roblesek eta Endika Legarrak jarriko dituzte bertsoak.

Otorduak eta musika izanen dira nagusi, noski, baina, gainera, musa, pilota, tortilla txapelketa, partxis txapelketa eta hainbat gauza. Ikusi egitaraua: