Pestak jarraitzen dute, Etxalekukoak, astelehenetik

Amezti.eus 2022ko abuztuaren 20a

2019ko pestak

Jai giroa asteburuan izanen da, batez ere, baina astelehenetik hasiko dira ekimenak Etxalekun.

Hainbat ikastaro interesgarri antolatu dituzte astelehenetik aurrera: dantza eta hankapalu ikastaroak. Ostegunean, berriz, lehenengo afaria eginen dute eta zinema ere izanen dute.

Ondoren, asteburuan, bazkari eta afariak, puzgarria, eta musika asko!

Behean duzue egitaraua osorik:

Esan dugu, musika ere, noski, izanen dutela Etxalekun. Ostiralerako aurreikusia zuten kontzertua bertan behera gelditu behar izan zen baina iragarri dute zein izanen den ordezkoa: Aho Zakil Konekxion punk taldea. Iparraldekoak eta Zugarramurdikoak dira kideak, eta 00:00etan hasiko dira jotzen, Aizarozko DJ Alberroren aurretik.

Adi bazkariekin ere, abuztuaren 20rako izena eman behar baita!