Erasoko pestak ere, ostiraletik aurrera

Amezti.eus 2022ko abu. 16a, 13:05
2019ko pestak, Erason

Ostiraletik igandera izanen dira Erasoko jaiak, Imotzen, eta hemen duzue egitaraua osorik.

Txupinazoa 21:30ean izanen da ostiralean, baina aurretik, herri krosaren seigarren edizioarekin hasiko dira pestak. Ostiraletik bertatik aukera izanen da parranda gau osoan zehar luzatzeko.

Larunbatean, gauza askoren artean, musika da protagonista. 23:30ean, herriko musikariekin hasita, Jo Ta Su eta Eraso Kantuz arituko baitira ordutik aintzin, goizeko ordu txikietaraino izanen da musika: Kriya taldearekin, DJ Hannibal Selecter eta DJ Txokirekin.

Igandean ere iluntzeraino jarduerak antolatu dituzte. Hobe duzue egitaraua osorik aztertzea: