Latasako pestak ere, asteburuan

Amezti.eus 2022ko abu. 2a, 21:00

Pilota, musika eta umeendako jarduerak nagusi, Latasako pestetako egitarauan. Ostiralean hasi eta igandean amaituko dute.

Gainezka egin digu agendak asteburu honetan, eta hitzorduei beste bat gehitu behar diogu, Latasako pestak (Imotzen). Pilotaz gozatzeko aukera izanen dugu Gartzarongo pilota txapelketako partidekin, larunbatean, eta Ados pilotak antolatutako jaialdiarekin, igandean. Umeek ere puzgarriak eta hainbat jarduera eta ikuskizun disfrutatzeko aukera izanen dute, eta hori guztia, musikaz lagunduta eta tripa ongi beteta. Hemen duzue programa osorik: