Oskozko pestak, asteburuan

Amezti.eus 2022ko uzt. 27a, 11:07

Udarekin herriko pestak itzuli zaizkigu eskualdera eta asteburu honetan Oskozko txanda da, Imotzen. Uztailaren 29an, ostiralarekin hasi, eta igandera arte ospatuko dituzte.

14:00etan botako dute suziria ostiralean, eta horrekin batera hasiera emanen diote Oskozko jaiei. Bazkari eta afari herrikoietaz aparte, ronda, txapelketak, jolasak, pilota eta musika, musika asko izanen dute. Kontzertuak afaldu baino lehen, 19:30ean izanen dira: Cazahuetes mariatxiak; larunbatean; eta, Erasoko Josune Ilundain eta Alazne Fernandez de Muniain osatzen duten Jo Ta Su taldea, igandean. Gauean, DJ-ak edo disko jartzaileak: Gazte DJ, ostiralean; eta, Kapitan General DJ, larunbatean.

Hona hemen programa, osorik:

Hurrengo asteburuan, pesta gehiago datzo. Abuztuaren 4an eta 5ean, Larraintzarko pestak eta Gerendiaingo pestak izanen dira, Ultzaman.