Imozko Eguna ospatuko da larunbatean

Amezti.eus 2022ko eka. 29a, 15:26

Uztailaren 2an ospatuko da 2022ko Imozko Eguna, Latasan. Aurtengoan, gainera, Mendialdeko Azoka Ibiltariarekin bat eginen du, eta beraz, egun osoko egitarau ederra izanen da Latasan.

Goizeko 10:30ean hasiko da Azoka ibiltaria, eta bertan eskualdeko ekoizleen eta artisauen produktu ederrak eskuratzeko aukera izanen da. 11:00etan, berriz, bikingo-esgrima ikuskizuna izanen da Aker Gorria taldearen eskutik. 15:00etan bazkaria izanen da Biltegian, menua 25 euroan jarri dute eta bertako produktuekin egina izanen da (erreserbatzeko: 948 39 16 73 edo 683 166 749 telefonoak).

Arratsaldean, esku pilota partiduekin hasiko dira ekimenak, 16:00etan. Ondoren, 16:30ean, zuzeneko m usika izanen da, eta 19:00etan, berriz, kuadriga lasterketak.

Eguna amaitzeko, 21:00etan bokata afaria izanen da, eta ondoren, DJ Anibalek pintxatuko du 22:00etatik aurrera.

Gainera, egun osoan zehar, haurrentzako puzgarriak ere izanen dira Latasan. Adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu dute larunbaterako, beraz!

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/Bbk/mendialdeko_azoka_ibiltaria_latasa.jpghttps://amezti.tok-md.com/argazkiak/TLg/menua.jpg

Erlazionatuak