Imozko feriako bazkariko txartelak eskuratzeko aukera, larunbata arte

Amezti.eus 2020ko uzt. 2a, 13:08

Igandean ospatuko dute Latasan Imozko lehen feria, Plazaolako geltokiaren ondoan. Goizean zehar tokiko produktuen eta artisauen postuak egonen dira, eta baita aizkora eta motozerra erakustaldiak ere. Bazkarian izena emateko larunbata baino lehen 948 39 16 73 telefonora deitu beharko dute herritarrek.

Hauxe da tokiko produktuekin osatu duten bazkariko menua, 25€an:

-Ahuntz gazta

-Arrautz ekologikoekin egindako nahaskia

-Barazki erreen tostada

-Arkume errea

-Gaztanbera sorbetea

 

Erlazionatuak

Imozko Feria

Amezti.eus 2020 eka 29 Imotz