2020/07/05 10:30 - 14:30

Azoka

Imozko Feria

Imozko Feria
Latasako Biltegia, Imotz

Imozko feria antolatu dute uztailaren 5erako, Latasako Plazaolako geltokiaren ondoan. Osasun eta higiene neurriak bete beharko dira bertan parte hartzeko. Hona hemen egitaraua:

-Goiz osoan zehar: bertako eta artisau produktuen azoka, bizikletak alokairuan Plazaolatik ibiltzeko, keramika eta maskarila tailerrak eta naturbidearen inguruko informazio turistikoa

-12:00etan: artisau eta ekoizleen aurkezpena

-13:00etan: aizkora eta motozerra taila erakustaldiak

-Eguerdian: zonaldeko produktuekin egindako menu berezia