Imozko Eguna ospatuko dute larunbatean Latasan

Amezti.eus 2019ko eka. 25a, 09:30

Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek aurtengo Imozko Egunerako. Ekainaren 29an, larunbatarekin, goizeko 11:00etan hasiko dira ekimenak eta iluntzerarte iraungo dute. 

Txirrindula ibilaldia, ‘78ko sanferminen’ erakusketa, garagardo dastaketa, herri bazkaria, afari-merendua, zuzeneko musika, eta clown-a izanen dituzte, besteak beste.

Horrez gain, haurrentzako puzgarriak eta artisau azoka ere egonen dira jarrita egun osoan zehar Latasako frontoian. Ekimenetan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du ekainaren 26a baino lehen Imozko Udalera deituz edo 608 40 31 49 zenbakira whatsapp bat bidaliz.