Zer nabarmentzen duzue zuen programan?
Hastear dagoen legealdian azken 8 urteetan sortu ditugun azpiegiturak martxan jarriko ditugu. Txirrindularitza turismoa bultzatu nahi dugu, Latasako geltokiaren bidez. Biltoki zaharra informazio gune bihurtu dugu eta bertatik haien eskaerei erantzuna emango diegu. Informazio guneaz gain, taberna eta jatetxea, eta denda badauka geltokiak. Honen inguruan sortzen diren egitasmoak babestu eginen ditugu eta berriren bat ere proposatuko dugu udalatik.
Tokiko maparen erreformaren ondoren Mendialdea eskualdean izanen gara eta Imozko interesak defendatuko ditugu bertan.
Muskizko lokaletan ekintzak egitea bultzatuko dugu, bereziki genero berdintasunaren alde egiten dutenak.
Demografiak behera egin du azken urteotan gure eskualdean, honi aurre egiteko neurririk jarriko al duzue martxan?
Hutsik dauden bailarako etxeen betetzea bultzatu nahi dugu demografiaren beherakadari aurre egiteko. Hirigintza arauak aldatuko ditugu gazteei alokatzeko aukera emateko. Gainera, bailaran egun dagoen eskaintza eta eskaria aztertu nahi dugu.
Zein da euskararekiko zuen jarrera?
Euskararen erabileraren garrantzia defendatzen jarraituko dugu, euskarazko egitasmoak antolatuz eta eguneroko erabileraren alde egiten direnak sustatuz.
Euskaraz ez dakitenek ikastea ere erraztu nahi dugu, eta beste batzuetan egin dugun bezala, udaleko lokal bat euskara ikasi eta irakasteko eskainiko dugu.