Eraso
Erasoko elizako teilatua joan den urtean konpondu zuten (Elizakoa eta elizatarikoa)
Kostua, 40.000 eurokoa izan da, eta nola edo hala aurre egin zaio honi: parrokian diru pixar bat bazen eta horretaz landa Artzapezpikuak 7.000 euro eman ditu, honekin erdia estaliz. Eta beste erdia estali behar. Hori dela eta, parrokiako etxe guziei eskatu zaie ahal duten neurrian laguntzeko, baina ez da dena bildu ahal izan, herria ere oso ttikia baita.
Nolanahi dela, parrokoak dionez, “zorpean sartu gara, baina Apezetxaren errentarekin ordainduz joanen gara”
Erasoko eliza da Imotz ibarreko zaharrena; hobeki esan, elizaren zati bat, bestea askoz berriagoa baita.
Latasa
Latasako elizako teilatua oso zahartua eta itaxurez betea zegoen. Dorreko teilatua, berriz, erortzeko arriskuan. Zerbait egin beharra zegoen gehiago hondatu gabe edo ezbeharren bat izan baino lehen, eta iaz egin zituzten lanak.
Eta, bestalde, eliza barneko zurezko zola ere erabat usteldua, aspalditik elizkizunak egitea ere eragozten zuena. Honek ere zerbait aterabide behar zuen eta merkesur edo, porlanezko zola ematea erabaki eta hala egin da. Dena dela, oso txukun gelditu da.
Kostua 39.000 eurokoa izan da.
Eta gastu hau kitatzeko parrokiaren baratzea saldu behar izan da. Eta falta dena ikusi behar nola estali. Artzapezpikuari eskatu zaio laguntza, eta parte bat bederen erdietsiko duela espero du Parrokiak.
Eliza arrunt polita da eta zer esanik ez bere dorrea: motza bezain ederra, Latasako eraikuntzarik ikusgarriena bere ttikasunean