Onintza Enbeita eta Julio Soto Imozko bertso afarian

Amezti.eus 2019ko urt. 27a, 18:17

Bizkaiko bertso txapelketa abenduan irabazi zuen Onintza Enbeitaren, eta Nafarroako txapelduna den Julio Sotoren esku izan da aurtengo Imozko bertso afaria, atzo gauean.

Herritar ugari jaso ditu Goldarazko Etxeberri jatetxeak, Imozko bertso afarian. Bertso, errima eta doinu ederrez osatutako saioa eskaini dute Onintza Enbeita Bizkaiko txapeldunak eta Julio Soto Nafarroako txapeldunak.