Gabonak pasatzeko egitarau bete-betea Imotzen

Amezti.eus 2018ko abe. 20a, 13:11

Urtero bezala, eguberri besperatik errege eguna igaro arte, ekintza ugari prestatu dituzte Imotzen. Erason, Muskitzen, Latasan eta Etxalekun eginen dituzte.

Olentzero eta Mari domingiren etorrerarekin hasiko dute egitaraua abenduaren 24an. Dokumentalak eta haurrendako zinema, San Bartolome mendira igoera, zirko tailerra eta ludoteka izanen dituzte.