Zaharrak Berri

Landetxe berria, Oskotzen

Txurdan 2018ko abe. 9a, 19:04

Palacio de Aralar.

Bai, Leire Iribarrenek eta Jose Ignacio Goldaratzek izen hori eman diote orain berriki, astebete edo, inauguratu duten landetxe berriari.

Orain hiru-lau urte erosi zuten Apezetxea. Eta ondoren, zaharberritze eta egokitze lanei ekin eta oraintsu bukatu dute dena.

Izugarri dotore gelditu da etxe hau eta ez da harritzekoa, lehen ere ezin ederragoa baitzen.

Etxea nolakoa den-eta ikusi nahi duenak, casaruralpalaciodearalar.com helbidera sartzea aski du.

Izan dezatela arrakasta. Ez diegu besterik opa!