Erasok eskerrak eman zion Urritzari bi herriak bildu zituen bazkari batean

Amezti.eus 2018ko urr. 15a, 12:46

Erasok diru laguntza jaso zuen Urritzako Kontzejutik, Txoko Txikia konpontzeko. Eskerrak emateko, bazkaria egin zuten urriaren 6an.

Urritza eta Eraso herrien arteko bazkarie egin zen Erasoko Txoko Txikin, urriaren 6an. Txoko Txikiren konponketa egin ahal izateko Urritzako kontzejuak Erasokoari diruz lagundu baitzion. Erasoko herriak esker moduz bazkaria eskaini zion Urritzari. Bazkari ederra izan zen, kinteroren akordeoiaz alaiturik eta denen kantuez ere bai. Milesker Urritzako kontzejuari eta ea horrelako gehiago egiteko aukera dugun.

Erasoko Kontzejua