33 oilasko erre zituzten egurrezko labean Goldarazko pestetan

Amezti.eus 2018ko ira. 12a, 10:14

Irailaren 8an eta 9an ospatu zituzten Goldarazko pestak eta lehenengo egunean 92 pertsona bildu ziren afaltzeko.

Alfredo Alzueta eta Joseba Ollok 33 oilasko erre zituzten egurrezko labean, eta Etxeberri jatetxeak ensalada eta postrea egin zuen. Bazkalostean, Urritzako Mikel Kinterok musikarekin alaitu zuen giroa, Joseba Olloren hitzetan, bikaina izan baitzen. Ostiraleko afariak bildu zituen jende gehien, baina arrakastatsuak izan ziren larunbateko tortila txapelketa eta dastaketa ere, baita aizkolarien erakusketa ere.