Etxalekuko Pestak ospatu zituzten asteburuan

Amezti.eus 2018ko ira. 4a, 10:37

Aizkolariak ikusteko asmotan (Zapel bakarra ote plaza guzian?)
Mezako aldia egin ondoren (Herriko zaindariaren egunean)
Itzalean, denbora pasa
Oraindik ere jendeak erretzen du.
Etorkizuneko aizkolariak?
Barraren arrimuan. Zerbitzaririk ez dute.
Itzalean aizkolarien begira
Aizkolariak: ikusleak kiosko gainetik

Giro onean igaro dira Etxalekuko Pestak. Ekitaldiz beteriko asteburua izan da: musika, tortilla txapelketa, mozorro kalejira, bingo jokoa, eta noski, afari eta bazkari herrikoiak antolatu dira, besteak beste.

Igandean, gaueko 22:00etan, amaitu ziren 'gaixoa ni'-ren bitartez. Baina giro oso alaiean ibili ziren herrikoak egun osoan. Eguerdiko meza eta gero, aizkolarien erakustaldia izan zen plazan. Ikusle ugari bildu zituen argazkietan ikusten ahal den bezala.