Partxis txapelketa berreskuratu dute Oskozko jaietan

Amezti.eus 2018ko uzt. 30a, 06:00

Ostiralean izan zen, 16:30ean, mus txapelketarekin batera, musan trebeak ez direnendako edota atsegin ez dutenendako alternatiba bat izatea izan da helburua.

Ostiralean izan zen, 16:30ean, mus txapelketarekin batera, musan trebeak ez direnendako edota atsegin ez dutenendako alternatiba bat izatea izan da helburua. Partxisarekin batera, dardo txapelketa ere izan dute nobedade, honako hau larunbatean 13:30ean egin zuten. Baita, lehenengo aldiz, antzerkia ere antolatu dute: TXU eta TXU antzezlana, Lorena Arangoa eta Patxi Larrearen eskutik, igande arratsaldean. Baina gauza berriak ez ezik, arrakasta handia duten ohikoak ere egon dira; mariatxiak, esate baterako, edota herri afariak eta dantzaldiak. Gainera, aurreko urteetan etorri ezin izan zuten Orritz dantzariak egon dira herrian. Ohikoa den bezala ostiralean, ordu batean, bota zuten suziria, festei hasiera emateko, eta ondoren paella bazkaria egin zuten. Giro onean ospatu zuten oskoztarrek festak, uztailaren 27tik 29ra bitarte.