Eskualdeko pertsona ezagunen kantu kuttunak entzun nahi? Sakatu PLAY. Musikaz Blai kantu zerrendak eskaintzen dizkizute eskualdeko euskara zerbitzuek.
Saioa Jaurena Atxaren euskal musikarik gogokoena

Ultzama

Arras momentu ezberdinetan entzun izan ditudan edo entzuten ditudan abestiak dira, eta ia guziak errugbiarekin lotuta daude: energia aunitzekoak partiduen aitzineko momentuetakoak dira, eta lasaiagoak direnak errugbia utzi ondoko etapan aunitz entzundakoak. Gainera, kirola uzteak sortutako nire hutsune horri nolabait erantzuten lagundu didate.