Bioeraikuntza

Karearen aldarrikapena, bioeraikuntzako tartean

Amezti.eus

Bioeraikuntzan aritzen da Gorka Ramirez Cachafeiro aizaroztarra, eta hilean behin kolaborazioa egiten digu irratsaioan. Gaurkoan, bioeraikuntzan eta eraikuntza tradizionalean garrantzia handia duen kareari buruz aritu zaigu. Azken urteetan porlana goraipatu eta karea desprestigiatu dela azaldu du aizaroztarrak. Baina, ba al zenekiten garai batean, haur bat jaiotzen zenean, lurreko zulo batean karea uzten ziotela urpean, heldutzen zenean etxea eraikitzeko kalitate goreneko karea izan zezan?