Aizarozko Gorka Ramirez igeltseroa da eta bioeraikuntzaren munduan dabil murgilduta. Aurten, kolaborazio berria estreinatu dugu berarekin: hilero-hilero, bioeraikuntzarekin lotutako gaiak ekarriko dizkigu Esan Erran irratira. Lehen kolaborazio honetan bioeraikuntzaren onurez aritu da, baina baita merkatu kapitalistak bere probetxurako erabiltzeko dituen arriskuez ere.