Ostegunean bertso-bazkaria da egitarauan nabarmentzen den ekimenetako bat. Julio Soto eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan. Musika Endara Dj-ak jarriko du afalaurretik eta ondoren.
Ostegunean bezala, ostiralean ere errondarekin hasiko da eguna, 11:00etan eta Gorkak alaituta; eta 18:00etan beste erronda eginen da, kasu honetan Itsasoko txarangarekin. 20:00etan Oihuka eskualdeko talde gazteak eskainiko du kontzertua eta afari herrikoiaren ondoren gau guztian musika ere izanen dute.
Larunbata eta igandean, ordea, Iñigorekin izanen dute goizeko erronda eta mus txapelketa azpimarratuko dugu. Larunbatean 18:00etan hasiko da eta igandean izanen da finala. Larunbatean haurrendako jolasak eta txokolatada ere izanen dituzte eta gainera DJ Dani Canosaren musika. Afaltzeko Kataren Jan Talo talo goxoak probatzeko aukera. Igandean, pestetako azken eguna izanagatik ere hainbat ekimen izanen dira, tartean, aizkolariak.
Egitaraua osorik ikusteko:
