Basaburuan, Igoako pesten txanda da

Amezti.eus

Gaur iluntzean hasiko dira pestak eta igandera arte iraungo dute.

Trakarekin emanen diote hasiera pestari, gaur, ostegunarekin, 20:30ean. Ostatuan afaria egin ondoren gaupasa ere bertan izanen da. 

Ostiralean bazkaria eginen dute, plazan, eta Los Tajudos del Norte taldearen mariatxiek alaituko dute bazkalostea. Kontzertuaren ondoren bingoa eta mus txapelketa izanen dira. Eta gaur osoan luzatuko da pesta. 

Larunbatean bilduko dituzte ekimen gehienak. Basaburuko pilota eskola berriko partidak, eta kilikiak eta gaiteroak nabarmentzen dira goizeko egitarauan. Kilikak ere berriak dira, herritarrak auzolanean hiru urtez aritu ondoren. Mus txapelketarekin jarraituko dute eta harri jasotzaileak izateaz gain umeen jolasak ere jarriko dituzte. Dantzaldia DJ Kapitanen esku egonen da. 

Azkenik, igande eguerdian amaituko dira pestak. Horretarako, pilota partidak, mus txapelketako finala eta luntxa eginen dute. 

Egitaraua osorik ikusteko: