Taxijai garraio zerbitzua martxan da Basaburuan

Amezti.eus 2026ko uztailaren 15a

Inguruko herrietako festetarako taxi zerbitzu berezia jarri du martxan Basaburuko udalak aurtengo udarako. Basaburutik Irurtzun, Elizondo eta Leitzako festetarako garraio zerbitzua eskainiko dute. 

Uztailaren 18an, larunbatarekin, Irurtzungo festetarako zerbitzua eskainiko du taxiak. Joaneko ordutegia 23:00etan, 00:00etan eta 01:00etan izanen da, eta itzulerakoa, berriz, 06:00etan, 07:00etan eta 08:00etan. 5 euroko prezioa izanen du joan-etorriak, eta egun bat lehenago erreserbatu beharra dago 610 410 478 zenbakian. 

Uztailaren 24ean, ostiralarekin, Elizondoko festetarako zerbizua egonen da.  Basaburua-Larraintzar ibilbidea eginen du taxiak, hango jaibusarekin lotzeko. 23:00etan eta 00:00etan izanen da joaneko ordutegia, eta itzulerakoa, berriz, 06:40ean eta 08:10ean. 3 euroko prezioa izanen du joan-etorriak. 

Azkenik, abuztuaren 14ean, ostiralarekin, Leitzako festen txanda izanen da. Basaburua-Lekunberri bidea eginen du taxiak, hango autobus zerbitzuarekin lotzeko. Gaueko 23:00etan izanen da joanekoa, eta bueltarako hiru ordutegi aukeran: 05:30ean, 06:30ean eta 07:30ean. 3 euroko prezioa izanen du joan-etorriak. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/mjH/Taxijai.jpg