II. Gaztaina Feria, Jauntsaratsen

Amezti.eus 2025ko urr. 23a, 09:44

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, II. Gaztaina Jardunaldiak izanen dira urriaren 31tik azaroaren 2ra bitartean. Hitzaldiekin eta mahai inguruekin batera natura eta gaztainarekin lotutako arte eta kultura ekimenak ere izanen dira. Eta, azaroaren 2an, Gaztaina eta Mendialdeko Azoka. 

Urriaren 31 eta azaroaren 1a hitzaldiei eta mahai inguruei zuzendutako egunak izanen dira. Nafarroako eta beste lurraldeetako barietateak eta gaztainondoen berreskuratzeko ekimen ezberdinak ezagutzeko aukera izanen da. Baita gaztainak biltzeko eta kontserbatzeko tekniken ingurukoak. Hemen duzue egitaraua osorik: 

Aurte, gainera, artearekin ere lotu nahi izan dituzte jardunaldiak eta bi tailer antolatu dituzte, adin guztietarako. Alde batetik, margolaritza tailerra; eta, bestetik, artea taldean sortzeko tailerra, naturan. 

Bukatzeko, igandean, azaroaren 2an, azoka eguna izanen da. 10:30etatik 14:30ak arte izanen dira salmenta postuak zabalik. Baina, gainera, dastaketak, erakusketak, bideo emanladiak eta beste hainbeste ekimenez osaturik dago egitaraua: