Arrarasko pestak ospatuko dira larunbatean

Amezti.eus 2025eko ekainaren 26a

Udan sartzearekin batera, hasi dira eskualdeko zenbait herritako pestak. Asteburu honetan Arraratsen txanda izanen da, Basaburuan. Larunbatean, ekainaren 28an, ospatuko dituzte herriko pestak. 

Eguerdiko 12:00etan emanen diote hasiera egun bateko egitarauari, suziriarekin, puzgarriekin eta bermut musikatuarekin. Ondoren, 15:00etan, bazkaria eginen dute norberak eramandako janariarekin, eta musikaz lagundutako bingoarekin girotuko dute bazkaria. 

Arratsaldeko 18:00etan idi-dema eta zaldi-proba izanen dira, eta 20:00etan, Saralegi taloak izanen dira dastatzeko. 21:00etan dantzaldiari emanen diote hasiera, Bixenteren doinuekin. 00:00etatik aurrera, gorputzak eusten duen arte pesta luzatzeko aukera egonen da. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/Nip/arrarats_pestak.jpg