Aizarozko pestak hasiko dira gaur!

Amezti.eus 2025ko eka. 13a, 13:26

Uda atarian, jaiei ere heltzeko unea iritsi da. Gaur, Aizarozkoak hasiko dira, 19:00etan. Txupinazoa ez dute botako 19:00ak arte, baina honezkero martxan da egitaraua. 

Pesta giroan da, honezkero, Aizarotz, eguerdiko poteoarekin hasi baitira ospatzen. Ondoren, gazte bazkaria izanen dute eta musika ere hasiko da berehala. Baina, 19:00etan jaurtiko dute txupinazoa Basaburuko herrian. Aurten pesta bereziak izanen dira, gainera, lehenengoak biatira herria kontzeju izendatu zutenetik, urteak iraun duen prozesu astunaren ondoren. Eta, hain zuzen ere, kontzejua osatzen duten herritarrek jaurtiko dute txupinazoa, Eneko Iurramendi lehenengo alkatea tartean. 

Egitaraua ekimenez bete dute. Poteoak, errondak eta musika anitzarekin batera, hainbat txapelketa eta tailerrak ere izanen dituzte. Besteak beste, pintxo dastaketa, txipi txapa txapelketa, kronoeskalada eta dantza afrikar tailerra izanen dituzte. 

Hemen duzue egitaraua osorik: