40 urteetan Nafarroan sortu den lehenengo kontzejua da, foru erkidegoan kontzejuak desagertzea baita tendentzia orokorra. Hala ere, zazpi bat urte daramatzate borrokan aldaketa administratiboa lortzeko eta Nafarroako Gobernutik oztopo asko izan dituzte. Azkenean, lortu dute eta larunbatetik ofiziala da, Aizarotz kontzejua da.
Orain arte Basaburuko Udalarenak ziren herriaren eskumenak. Orain, kontzejuak eskuratuko ditu hainbat eta herrian bertatik hartuko dira hainbat erabaki eta neurri.
Kontzejua kudeatuko duten herritarrak izendatzea da falta dena. Nafarroako Gobernuak kontzejuan sartzeko zein baldintza bete behar diren bidaliko dizkie datozen asteetan, eta, horrela, herriak bost pertsona proposatuko ditu hurrengo hauteskundeak iritsi bitarte kontzejua kudeatzeko. 2027an izanen dira hurrengo Udal eta kontzejuen Hauteskundeak.
Artikuluaren azpian Eneko Iurramendiri abenduan egin genion elkarrizketa duzue entzungai. Kontzejua sortzeko prozesu luzea kontatu zigun. Dena ongi bidean, bera izanen da Aizarozko lehenengo alkatea.