Aizarozko Kontzejua sortzeko azken pausoak ematen ari dira

Amezti.eus 2024ko aza. 19a, 11:12

20 urte bete dira aurten Aizarotzen handitzea gertatu zenetik, eta urteurreneko ospakizunak egin zituzten azaroaren 9an. Urteak daramatzate Basaburuko herri handiena bihurtu dena Kontzeju bihurtzeko prozedura administratiboak martxan jartzen. Zailtasun asko izan dituzten arren, badirudi, prozesu bukaera hurbil dagoela eta hemendik gutxira Kontzeju izatera pasako dela Aizarotz. Eneko Iurramendi 'Tintok' eman dizkigu xehetasunak gaur.