Gaur hasiko dira Itsasoko pestak

Amezti.eus 2024ko ira. 11a, 11:59

Gaur hasi eta igandera arte izanen dira Itsasoko pestak. Mus txapelketa, erronda, bazkariak, musika... egitaraua ekimenez bete dute.

22:00etan suziria jaurti eta hasiko dira pestak, eta, gero, afaria izanen dute. Ondoren, bihartik igandera bitartean, ekimen ugariz gozatzeko aukera izanen da herrian. Batzuk aipatzeagtik, osteguneko bertso bazkaria nabarmendu genezake, Julio Soto eta Andoni Egañarekin. Ostiralean errondak izanen dira nagusi, eta, larunbatean zirku tailerra eta zezensuzkoa. Pestak igandean bukatuko dira, besteak beste, mus txapelketako finalarekin eta Eneko Saralegi eta Ibai Soroa aizkolarien erakustaldiarekin.

Baina ikusi hemen egitarau osoa: