Abuztuaren 14an, arratsaldeko 18:00etan emanen diete hasiera festei, suziriarekin. Ondoren, haur jolasak izanen dira, eta 19:30ean kalejira. 22:00etan herri afaria eginen dute, eta eguna amaitzeko, DJ Azpi ariko da 01:00etatik aurrera.
Abuztuaren 15ean, goizean hasiko dira ekimenak. 10:00etan pilota partidak izanen dira, 12:00etan meza, eta 13:30ean bermuta. Arratsaldeko 17:30ean txotxongilo ikuskizuna izanen da Adrina Basandrinarekin, eta 18:00etan, mus txapelketako finala. 18:30ean trikitilariak aterako dira, eta 19:30ean, berriz, Gartzaron Kantuz ekimena izanen da. 20:00etan mus txapelketako sari banaketa eginen dute, eta 20:30ean, sagardo eta pintxo festa. Iluntzean, gainera, zezensuzkoa ere aterako da.
Abuztuaren 16an, goizeko 10:55ean kafea hartzeko hitzordua jarri dute elkartean, eta, segidan, 11:00etan, etxez etxeko erronda eginen dute Bixenterekin. 22:00etan, Gaixoa Nirekin emanen diete bukaera festei.