Udako oporrak, eskolako ikasleendako

Amezti.eus 2024ko eka. 20a, 12:04

Ikasturtea amaitu da eskualdeko eskoletan. Larraintzarren, atzo klaseak despeditzarekin batera, ostiralean aniztasunaren eguna ospatuz amaitu dute ikasturtea. Oihanzabalen ere, jaialdia egin zuten.

Larraintzarko ikastetxean Aniztasunaren Egunean zintzilikatu zuten murala nabarmendu dute ikasturte amaiera honetan. Mural horren osatze lanetan, ganera, Oihanzabal eskolako ikasleek ere parte hartu dute. Eta, atzo, ikasturtea despeditu zuten bi eskoletan. Oihanzabalen jaialdi ederra antolatu zuten, eta, ondoren, herri kirolak eta jokuak egin zituzten frontoian.

10:00etan hasi zen jaialdia Jauntsarasko eskolan. Dantza egin zuten txikienek; ondoren, 3. eta 4. mailakoek ETS taldeko Aukera berriak abestiari letra moldatuta, Oihanzabal utziko duten 6.malaikoei kanta eskaini zioten; eta, 5. eta 6. mailakoek, antzerkia.

Esan bezala, Oihanzabalen, ikasturtea agurtzearekin batera, 6. mailako ikasleak ere agurtzen dituzte, Larraintzarrera pasako baitira datorren ikasturtean. Horretarako, bideo montaje bat eskaini zieten, txikitatik hasita gaur egunera arteko argazkiekin, eskolako haien ibilbideari errepaso eginez.

Ekitaldiaren ondoren, aipatu bezala, frontoira joan ziren guztiak, jostatzera eta herri kirolak egitera, eta, gurasoek prestatutako hamaiketakoaz disfrutatzera.

Aurten 39 ikasle izan dira Oihanzabalen. Zuzendaritzatik, Maite Rodriguezek azaldu digunez, aurreko ikasturteari segida eman diote. Izan ere, eskolako lan taldea osorik aldatu zen joan den urtean. Ohiko ekimenekin batera, hau da, aste txuria, neguko eguberrietako jaialdia, gaubeltza eta euskararen eguna, esate baterako, beste batzuk ere nabarmendu nahi izan ditu: "Horiek asko disfrutatzen dituzte. Gainera, otsailetik, bertso saioak egin ditugu eta antzerkia eta bertsolaritza uztartzen dituen antzerki emanaldia egin zuten ikasleek. Bestetik, handienek hezkidetza tailerrak ere egin izan dituzte. Eta, nahiz eta Aniztasunaren Egunean bertan ez ginen egon, Larraintzarko ikastetxeko muralean ere parte hartu dugu, oso polita gelditu da". Uda ona pasa!

Erlazionatuak